Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-36-3
Juan Kruz Igerabide
1956, Aduna
 
 

 

Sena-ren senaren

esanak

agintzen dik

eskuko mugimenduaren

abiadan, artista.

Hondorik ez dakuskiok,

ezin ikus;

arre zegok.

Sentimenduak

ur kizkurretan

irakurri behar,

hormetako harrien

kontrako igurtzietan.

Hondorik ezin ikus,

baina mintzatzen zaik

leunki.

Eta hik hori

bizar bakarreko

pintzelaz

izkiriatu behar

betiko

bi erraldoien tartean.