Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-36-3
Juan Kruz Igerabide
1956, Aduna
 
 

Suge arrastaria

 

Suge arrastaria izan naiz

Asfalto bazterreko hartxintxarretan

Suge arrastaria izan naiz eta

Banindoake mendietan gora

Harangoitietan ur berriak bilatzera

Banindoake mendien atzeetara eta

Bidezidorrak bide ziur nahi nituzke

Zein leuna den zure ahotsa

Malentxo Bidezidorrak bide ziur eta

Lore artean sugeari hegalak sortu bait

Zaizkio ursaltoak nekatuta erori diren

Unean sugeari hegalak sortu zaizkio eta

Bakeak ez dit atsedenik ematen

Zekaleak orraztu du zure ilea

Malentxo Bakeak atsedenik ez du eta

Haritzari itzala zartatu zaio bide

Malkartsu honek ez baitu iturririk

Haritzari itzala zartatu zaio eta

Belardi lokartuak ez daki igobeharraren berri

Karobizuloetan ez dago mamurik Malentxo

Suge arrastaria izan naiz eta

Harritxintxar baztertuetan bidetxurretan

Gora noa eguzkitara iturritara aidera

Hegal nadin gereziak belarrietan Malentxo

 

w1989