Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Memoriarik gabeko urtxori ezdeusa
Herdoilaren tristeziarekin batera
Katyren heriotzea Ainhoaren ahotik
Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen
Izen eta data ezezagunez tatuatutako goardi
Lauaxeta gogoan eta begien omenez
Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
Itsasoa baita basamortuaren beste izena
Esploradore nekatu batek zer ikus lezake
Jarri zara bidean, Bazatoz Etxahun
Francis Picabiak munduko boxeo txapelketa
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Memoriarik gabeko urtxori ezdeusa
Herdoilaren tristeziarekin batera
Katyren heriotzea Ainhoaren ahotik
Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen
Izen eta data ezezagunez tatuatutako goardi
Lauaxeta gogoan eta begien omenez
Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
Itsasoa baita basamortuaren beste izena
Esploradore nekatu batek zer ikus lezake
Jarri zara bidean, Bazatoz Etxahun
Francis Picabiak munduko boxeo txapelketa
Fas fatum ene lagunek fadoa
zein tristea den diote,
moito obrigado
entzuten da bazter batetik;
53 urteko gizonak lanezean
badu gidatzeko dokumenta
edozein lan hartuko luke
premia larrian;
beharbada
dagoenerako bota du burua, dio,
(maite haunat),
bota ditu kutxarea, ezpata,
faloa esan nahiko duzu;
(nik ere maite haut)
utzi du betiko leihoa
eta bildu zaio odola urarekin.
Arrazoia daukan,
menturazaleen sasoia amaitu den;
Lurrak orain ere
infinituak ditun haur-oin ttikientzat,
eta atzo bezala esnezko ibaiak
obsesiboki bejetalen azpietatik;
baina non dira heroiak,
imajina ezina dun beste Lope Agirre bat;
gau-zomorroen gisa akabatzen gaitun;
Gure azken orduak:
lore ximelduen enpalagoa, asfixia,
zikina aurkitzen dinagu krubitxeta
konjeladore made in Germany horretan.
w1983
Musika: Ruper Ordorika