Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-06-1
Bernardo Atxaga
1951, Asteasu
 
 

Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen

                                                                       nindunan orduan,

ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz,

edo nire heriotzako uda berberean sortuko hinduela lurrak

laranja urez elikaturiko sagarrondoaren mihura bezala.

Espaloi orotan bilatzen ninan hire soineko gorri eta urdina.

 

Gero, zakarrontzietako hondakinen balioaz eztabaidatu

                                                                                gintunan,

eta bidaia luzeen probetxuari buruz.

Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu hintzen,

Casiopea eta Pollux edo Isis and Pandora eta Bereniceren ilea,

elemental Mister Watson;

 

Astelehen edo astearte batean, gogoa higan nuela,

nire sexuan aurkitzen dun, qué barbaridad, Bagdad,

idatzi ninan gauez,

nire zerebroan hazten ditun Kanadako basoak;

Baina hi heu basorik arbatsuena.

Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat, etcetera,

negu bezperetan etcetera etcetera.

 

w1978