Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-06-1
Bernardo Atxaga
1951, Asteasu
 
 

Itsasoa baita basamortuaren beste izena,

Bigarren maskara,

Harearen erresumarik zabalena;

Eta hor daude murrailak,

Hor egiten du ur antzuak nigar bi bider egunero,

Panpinkiro kexatuz,

Kristalezko lehertuz malko urduritan lehertuz,

Alferrik.

  ( gaztelua handiegia da, sakonegiak ziegak,

  printzeak ezin du ihes egin )

Bien bitartean,

diamanteen inbiritan dautzan koraletaraino

erakarriak suertatzen dira

erretenetara erretiratu ziren hitzak,

irri izandako harri txintxar gorri ilunak, marrubiak;

  eta herrestan doaz, halaber,

  ziutate ideialaren planoak,

  zintak, teori iraultzaileak,

  izerdiak, horrenbeste min moeta.

 

Eta gu zain gaude urmaeletan, ama,

Ibai horiek suntsiduraren errepideak bailiran.Eta gu ere katedral zapuztu horietarantz;

Gure ahaleginak s o s batean eros ditzake

Edozein karamelu saltzailek.

 

w1978