Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-06-1
Bernardo Atxaga
1951, Asteasu
 
 

Izen eta data ezezagunez tatuatutako goardi

salako ateak hertsirik dirau orain ere:

lanturu murru minimoa eta inutila. Catalina de Medicisen

palazioko goardiak aspaldi galdu ziren eta berak

grabatutako izenak misterio bat dira gaur egun. 

Eta Madrideko Hoyosen eta bost mende gero jestu

berbera egin zuten soldaduak ere galdu dira,

urrundu dira, hustu dira bere kexak.

Denbora gara, kontinuitate bat apika, eta

kristalaren bestaldetik ixurtzen harea nekaezina

da gure epaile bakarra, gure dimentsioen

neurtzaile exaktoena, emaro baina eternalki

eta betirako linburtzen ari den denbora,

eta erloju guztiak ahanztura eta ihesa.

 

w1978