Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

Biografiak

 

 

Infinitudrama

 

      Infinitudrama 2024ko abenduko egun hotz batean aipatzen da lehen aldiz bazkaloste batean, laguntasunari buruzko sormen prozesu baten bitartean. Eta hain zuzen ere, hori du ardatz konpainia berri honek: harreman sareak indartuz eta bide propioak jorratuz sorkuntza eta kulturarako lagunarte ireki, konprometitu eta zirikatzaileak sortzea.

      Infnitudramak diziplina eta eskarmentu desberdinetako sortzaileek proiektuak aurrera eraman eta elkarlanak burutzeko arte eszenikoetako plataforma gisa funtzionatzen du. Maite Aizpurua Olaizolak gidatzen du egitasmoa eta Promesa berdina egin diegu lagun guztiei (2023) antzezlana izan zen lehen proposamen eszenikoa. 2025ean bi lan berri estreinatuko ditu. Alde batetik Promesarik txikiena, laguntasuna ardatz duen aretorako lehen antzezlan luzea, eta bestalde, Adarbakarra, Garazi Navas soinujolearekin batera sortutako kontzertu performatiboa.

      Euskara besarkatu eta gertatzen ari denari adi, lengoaia artistiko garaikideak eta gaurkotasunezko begiradak jorratzen dira proiektuetan. Betiere umorea, esperimentazioa, probokazioa, jarrera kritikoa eta inozentzia/inozotasuna bidelagun.

 

 

Maite Aizpurua Olaizola

 

      Antzerkia egiten hasi zen gizarte mugimendu eta gaztetxeetan eztabaida militante amaiezinekin zerbait katartikoa eta ondo pasatzekoa egiteko beharra zuelako. Eta gero ikasketak burutu zituen Donostiako TAEn eta Dantzertin (2019).

      Erresistentzia arazo fisikoa da (2019) izan zen bere lehen pieza eszenikoa, eta orduz geroztik izaera desberdineko proiektuetan aritu da gelditu gabe aktore, sortzaile, ekoizle eta gidari gisa.

      Horman Poster kolektiboko kide izan zen 2019-2023 urteen artean. Metrokoadroka kolektiboarekin kolaboratu izan du jarraikortasunez, besteak beste, site-specific sorkuntzetan, Bidaide (2021) eta Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (2023) antzezlanetan.

      Arte eszeniko garaikideko sormen laborategiak gidatu izan ditu gazte eta helduentzat, besteak beste, Jar Gaitezen Dramatiko izenekoa.

      2023an Esnatze basa ipuina argitaratu zuen Hamarreko bitxia bildumaren barruan.

      2025ean Infinitudrama arte eszenikoetako egitasmoak bultzatzeko plataforma sortu du, proiektuetan parte hartzen ari den jendearen bultzadarekin.