
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Dramak biderkatu, Danele Sarriugarte
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
5. Informe I: Ingreso por deambulación
PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI
4. Zergatik zaude haserre? (I)
5. Bizitza lagunak galtzen joango garela onartzea da
6. Zergatik zaude haserre? (II)
7. Itxi begiak gure urtebetetzean
9. Talde politak osatzen ditugu
2. Has gaitezke elkarri kopiatzen
8. Laguntasuna defentsa basati bat da
9. “Hemen egongo baigera beti”
10. Hilotzak bihotzean etzanda
10. BARKATZEN DIZUEGU
(maitek bi edalontzi prestatu ditu pontxearekin. intzari eskaintzen dio bat.)
maite: Nik barkatzen dizut globoa haustea eta horrela jarri izana egun berezi honetan...
intza: Eta nik barkatzen dizut zaplazteko bat garaiz ez eman izana.
(maitek zaplazteko bat emateko imintzioa egiten du. intzak geldiarazten du.)
intza: Lehen esan nahi nuen, lehen...
maite: Nik barkatzen dizut gauzak etengabe lekuz aldatzea.
intza: Nik barkatzen dizut gure artean hutsune bat gertatzen denean loctitea zu izatea. Barkatzen dizut zu ezerekin ez asaldatzea.
maite: Nik barkatzen dizut udan karabanan joatea beste batzuekin bidaian. Barkatzen dizut, bikotekidearekin uzten duzun aldiro, landetxe batera joan nahi izatea gurekin.
intza: Barkatzen dizut nekea, seinalerik eman gabe seinaleak emateari uztea…
maite: Eman, eman lasai, hori ez da barkatzen...
(intzak maiteri zaplazteko bat ematen dio.)
maite: Barkatzen dizut naturaltasuna, ni baino graziosagoa izatea.
intza: Barkatzen dizut nire antza eduki nahi izatea. Barkatzen dizuet zuei ere gure antza izan nahi izatea. Eta barkatzen dizuegu zuen antza ez duen beste inoren laguna ez izatea.
maite: Dena barkatzen dizuegu: erosotasuna, pribilegioa…
intza: Barkatzen dizut niri aurpegi txarra jarri eta besteekin la amiga la maja izatea.
maite: Nik barkatzen dizut begiak guztiz ez ixtea, ertzetik begiratzen egotea, beti gugandik zerbait jasotzeko zain egotea.
intza: Barkatzen dizut berriz ere pijama bat erregalatzea.
maite: Guk barkatzen dizuegu ospakizunera pijaman etorri ez izana. Barkatzen dizuegu laguntasuna sinpleagoa dela pentsatu izana noizbait. Barkatzen dizuegu momentu honetan, zuen lagunengan pentsatzen egotea gugan beharrean...
intza: Barkatzen dizuegu, noski. Barkatzen dizuegu zuen lagunekin aspertzen bazarete, edo ez bazarete hor egon, edo lagun berriak egin nahi badituzue… Aizu, Maite: (Ilaran dauden zutoinetatik erdikoa askatzen du, sarrera bat zabaltzen ariko balitz bezala) Barkatzen dizut laguntasunaren kontzeptua zabaldu nahi izatea…
maite: Eta nik eskertzen dizut rolloa segitzea. Benetan, eskertzen dizuegu rolloa segitzea. Lagunak?
intza / maite: Bat, bi eta hiru!
(Eskuan txu egiten dute eta publikoari eskaini. Iluntasuna.)