Herrenaren promesak
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua
Azaleko irudia: Maider Leturiaga
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
142 orrialde
978-84-19570-52-9
Maite Aizpurua
1990, Zumaia
 
 

 

9. DEBEKUEN GIMNASIA

 

(Interpreteak debekatutako mugimendu guztiak exekutatzen ditu musika zoroaz lagunduta eta alaitasun desafiatzailea konpartituz publikoarekin. C2C taldearen Happy abestia entzuten da. Diskotekako argiak.)

 

Salto!

Kristoren salto!

Errotazio extremis!

Twist-bixibixi twist, speed!

Hankak gurutzatu, Instinto básicon bezala!

Herri kirolak,

pisua kargatu.

Txiribuelta, doble!

Gauzak lurretik jaso pentsatu gabe!

Rodillo!

Pauso handiak eman!

Pino! Edo...

Hanka baten gainean egon, denbora luzez!

 

(Une batez gelditu eta publikoarengana hurbiltzen da.)

 

Polioperada batentzat postura sexual seguru bakarra suabe eta delikatua da. Doctor Placeres, plazer ez? Plazer bai!

 

(Berriz ekiten die mugimenduei.)

 

Piramide inbertitua!

Tijereta lateralak!

Enpotradora izan!

Eta jan bolleria!

Plantxan bota!

Hanka puntak ukitu!

Ostikadak jo!

Ipurdiarekin ibili!

Kobra... txakurra... eta meneatu. Nork ez du nahi meneatu? Meneatu!

 

(Zintaren gainean eserita dabil dagoeneko rodeo-show batean bezala aldaka mugituz. Zutitu egiten da.)

 

Estilo librean!

 

(Akrobaziak eta hanka jolasak egiten ditu zintaren gainean, arriskuaren ertzean. Abiadura gehitzen dio.)