
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
 
ESKERRIK ASKO
 
Nerabe nintzenean uste nuen
padura eta basoak sakratu zirela:
    Jendeari nahikoa profanoa neritzon.
 
    Ondoren, poemei ekin nienean,
Hardy eta Thomas eta Frost-en
    oinetara nintzen.
 
    Maitemintzeak aldatu zuen hori,
azkenik, banuen Norbait inportantea:
    Yeats laguntza zen, gauza bera Graves.
 
    Gero, ohartzeke, ekonomia
papurtu egin zen supituki:
    han zegoen, irakasteko, Brecht.
 
    Azkenean, Hitler eta Stalin-ek
ileak tentetzeraino egindako gauzek
    Jainkoaz pentsatzera behartu ninduten.
 
    Zergatik nengoen ziur oker zeudena?
Kierkegaard basak, Williams eta Lewis-ek
    gidatu ninduten ostera sinesmenera?
 
    Orain urteetan heldua
eta etxean paraje jori batean,
    Naturak erakartzen nau atzera.
 
    Zein dira behar ditudan maisuak?
Bada, Horazio, trebeetan trebe,
    Tivoli-n [1] erlazain, eta
 
    Goethe, harrien miresle,
sumatu zuena sekula frogatu gabe
    Newton-ek Zientzia bidez okertu zuela.
 
    Bihotzez hausnartu izan dut Zeuetaz:
ez nukeen moldatuko Zuek gabe
    nire lerrorik kaskarrena ere.
 
[1] Tivoli: Horazio poetak (k.a. 65-8) udak iragaiten zituen hiria, Lazio eskualdeko Erroma probintzian.