
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
Aurkibidea
Aitzinsolasa
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
1927 - 1932
1933 - 1938
1939 - 1947
1948 - 1957
"Poesiarik benetakoena itxurakeriarik handiena"
1958 - 1973
 
GURE GURASO EHIZTARIAK
 
Gure guraso ehiztariek kontatzen zuten
    Kreaturen tristurari buruzkoa,
Beren karantza akituetan ikus zitezkeen
    Mugez eta gabeziaz errukiturik;
Ikusi zuten lehoiaren begirada intolerantean,
    Harrapakinaren so hilurrenaren gibelean,
Maitasuna amorratzen arrazoiaren dohaiak
    Erants dieziokeen loria pertsonalez
Apeta eta botere liberalez,
    Jainko baten zuzentasunez.
 
Nork, tradizio fin horretaz elikaturik,
    Aurresango zukeen emaitza,
Naturak hogenaren bide bihurritan barna
    Agindutako Maitasuna eraman ondoren,
Giza loturek alda zezaketela horrela
    Bere keinu hegoaldekoa
Eta bere anbizio helduaren xede bilakatu
    Gure pentsamenduak baizik ez pentsatzea,
Gose izatea, ilegalki lan egitea,
    Anonimo izatea?