Gure zinemaren historia petrala
Gure zinemaren historia petrala
1996, erreportaia
122 orrialde
84-86766-71-0
azala: Garbiņe Ubeda
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

Zinema berdina da Tolosan
eta Bahia Blanca-n

 

        Bai jauna, biztelesti (zinea) ta antzokia (teatroa), bi soñu-emale oyek jende asko liluratzen gaitu. Ta soñu ori ain aurrerapengarria ote da guziontzat...? Neretzat beintzat ez da ala.

        Argentina'ko jende askori entzun izan nien ainbertze dantzatzen dan izketa au: «Bai, jauna —zioten askok— guk zerbait zibilizatu nai badegu, zineak eta teatroak gauza onak ugari erakusten zizkiguk. Batez ere teatroak asko erakusten dik».

        Alako izketa entzunik, nor etzan bada irazekiko...? Ni ez nintzan ba teatroan sekulan sartu, 25 urte beteta iduki arren. Alako aurrerapen-itxurak entzunik, etzan arritzekoa Bedayo'tar au zerbait esnatzea, ta zibilizatzearen bearra bazeukan noski, iñork baño geigo.

        Bi jende-biltzalle oyengatik (zine ta antzoki), esango det ez naizela diru-biltzalle oyen zale. Baña izketa orrekin ez det esan nai, otsa aundiko zine-teatroko ekinkizunak gauzien kaltez datoztela. Ontan idazten ari naizelarik, ongi goguan daukat noiz, nun ta nola joan nintzan aurrenengo aldiz zinera. 1910'gn. urtea zan. Urte artako neguan, Tolosa'ko zinera sartu nintzan, len esan bezela, aurreneko aldiz. Zine koxkor ura kale Rondilla'n zegoan. Igande-illunabarrean joan nintzan, ez naiz gogoratzen zein lagunekin. Zinerako sarguntza, 25 zentimo zirala uste det, bertan ordubete bat bakarra egoteko. Ta zine artako «esplikadoreari», Manolo «esplikadoriya» esaten zioten.

        Aurrenengo aldiz joan nintzan zinean, zer ikasi ote nuen? An ikusia zerbait goguan daukat, ta emen dijoa: Sendi aundi bat, sukalde aundi batean, otordua egiten ari ziran, ta alako batean, gizon itxusi bat sukalde artako tximinitik bertako kearrak zikinduta jetxi zalarik, iges egin zuten zalaparta gogorra egiñik. Tximinitik sartu zan lapurra, ango janariakin iges egin zun, sartu zan tokitik. Gero, tellatu gañean apur bat egonda, beste etxeko tximinitik len egindakoa berritu zuan.

        Ikusten dan bezela, aurrerapen bikaña ikusi nuen. Tolosa'ko zinera aurrenengo ta azkenengo aldiz joan nintzan. Zine koxkor arrek, larunbata ta igandean bakarrik egiten zun bere lan-aldia.

        Len esana daukat, Carlos Casares'a iritxi nintzan igandean, gau berean zer nola eraman ninduten uri artako zinera. Baña ez naiz oartzen bertan zer ikusi nun. Oso tristea iruditu zitzaidan, zine mutua zalako. An etzegon, ba, Manolo «esplikadoriya».