Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hilargiaren hazkazal zorrotzak

larrutzen duenean arratsa

eta izar lakarrek harramazkatzen

mendiko abar iharrak,

 

desegin egiten dira ilunpetan etxeak,

diharduenean hotzak hiltzen

sukaldeko leihoaren argi erreak.

 

Lurraren azpiko oihartzun gorrak

galduta dabiltzan tren baldarrak

urrupatzen ohi omen,

eta errainuen artean hor nonbait:

 

txatartegi bat gainezka,

sateliteak zilipurdika,

eta irratia,

                diztiraz irakiten.

 

 

 

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus