Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Etzazula porzentaia minimo batez, bederen,

etorkizun inplizitoetan hil zaitzaten utz.

                                Tabernaz-taberna,

hankapuntetan ibiliko bagara ere,

ez dezatela biltzarretan zure begi urdinek

mozorroaren azpiko negar saminik isuri.

 

Dagoeneko kasikan ez ditut

zure aparatu digestiboaren

azken taupadak konprenitzen

 

baina, parentesi artean esango banizu,

ekarri dituzten bokadilloak ez direla

azken finean baino guretzat...

 

                        Belardietan ez da

zure aldeko papera besterik ageri;

«delinkuentzia internazionalaren anaiak oro

lurrazpiko aparkalekuetan errekeritzen zaitu».

 

 

 

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus