Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Susmoak eman balio ere

erabateko bolearen berri

pilotari itsu batek

alferrikan du,

nahiz kokatu

harri biziaren sareetan txintxilik.

 

Zerion tanto gorriaz

egin izan balu behingoz beste,

ez zukeen pillotaren bihotza

txaparen kontra klak hautsiko.

 

Sakatu egiten dira asmoak aise,

nahiz txibaren zurrunbilo itotan

neketan ematen alkantzu

intentzio txarreko dejada zailei.

 

 

 

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus