Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Orain ezikan, besteetan ere

ez dinat bizkarrik emango, Maddi,

baina bihar arte, bederen, ez itzan

suzko igitai zorrotzok itzali.

 

Irri maltzurrez txikitu diten

mila pusketan mailu baldar hau

ta Thor traste honek, azken aldean,

fandangoan aritzeko gogo gutxi.

 

Zitroin garratzez eskribituta

bidaltzen dizkinat seinale goriok,

hitzaren sotoan miatu nahi badun

txaparen gainetik pasa itzan.

 

San Juan bezperan Venezian dinagu

San Markosen plazan enkontrubide bat,

inguratzen bahaiz, ez itzan ahaztu

denbora bateko karramarru zaharrak.

 

 

 

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus