Ez da iraganmina, lagunok
Aberkideak
Las Cortes
Udazkena
Pantera emea
Ahots epelaren bila
Kontainer ondoan
Ni naiz Charlie Donnelly
BERO APUR BAT
Batzuetan
oso poema hotzak
irakurri ditut,
odol gabeak
su gabeak,
inoiz, zorionez edo zoritxarrez,
sufritu ez duen jendearenak;
eta poema horiek
sugarrez jantzi nahi badituzte ere,
plastikoa bezain hotzak dira,
antzuak eta grisak;
horrexegatik
sarritan jo ohi dut
kale barreneko tabernan
zurrutaden inguruan
biltzen diren
zaharrengana,
bero apur baten bila,
euren begiradei
euren ahotsei darien
bero apur horren bila.
© Paddy Rekalde