Ez da iraganmina, lagunok
Aberkideak
Las Cortes
Udazkena
Pantera emea
Ahots epelaren bila
Kontainer ondoan
Ni naiz Charlie Donnelly
PANTERA EMEA
Pantera emeak
soineko beltza jantzi du
bere larruazal beltzaranean,
eta tabernara sartu,
barrara hurreratu
eta begiratu egin dizu
sua darien begi zoragarri horietatik,
eta ederto daki
gerra irabazita daukala
zure ezpainak
dardaraka hasi direla igartzean.
© Paddy Rekalde