Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
1986, poesia
112 orrialde
84-398-6304-7
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1985, nobela
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
1986, poesia
112 orrialde
84-398-6304-7
aurkibidea
 

 

II

 

Leitzako

eliza grisa

euripean disdiratsu

ikusi nahi nuke berriro.

 

Suparrobiko

haize basatien beharra

hezurretan urtzen

senditzen dut

gauez gau

bizitzaren ingurutxo etengabea

dantzatuz

patxi perurena txixtulari.

 

landan asmatu poesi etilikoaren konzeptua.

ruper ordorika iparralde egunean.

itziaren abots metalikoa.

gotzoneren irrintzinak.

imaren irri gozoak.

koxemari gandiagaren hiru gizon bakarkaz mintzo.

eta besteak

eta besteak...

 

burua zartatu zait

Leitzan

eta aspaldiko partez

gorputzeko nekadura astuna sumatu dut:

laino pean

belar umilen izpirituei hurbildu naiz.

 

Leitzarrok!

Leitza rock!