Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
1986, poesia
112 orrialde
84-398-6304-7
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1985, nobela
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
1986, poesia
112 orrialde
84-398-6304-7
aurkibidea
 

 

I

 

Iragan ostegun arratsalde apaleko tren misteriotsua elkarrekin

        hartzen ahalko genuen: geltokiko ostatu zaharrean bi kafe edan

        ganituen ameriketako indio gorriak aipatuz, eta hamar zentima

        hori mahain gainean utziz, zerbitzariak second empire kutsuko

        bibote harriagarria arta zezan...

Hezurretan berotasun asko sartzen zitzaigun, joaten, etortzen

        ziren jende ameslarien abotsak entzunez eta permisionez

        libratuak zituzten soldado gazte elekarien erdian jarririk

        ginaudelarik, berotasun piskat haragian, bihotzean menturaz...

Ez genuen gutaz mintzatu nahi: gu, ni hizki pizuak baztertzen

        saiatzen ginen, mundu honetakoak ez ziren logikarik gabeko

        historio fantastikoak asmatuz. beste hizkuntza inpertsonal bat,

        arinago eta sakonago bat behar genuen solasean jarraitzeko...

Biak zein bere herriko ohituretatik hain urrun ginen, geltokiko

        taberna hortan, galduak edo erroak mozturik, zertako tristetu:

        gu hosto lehorrak ginen, eta arras ongi bagenekien bizitzen

        genuen kafearen beltzak neurtu momentua osoki superfiziala zela...

Unibertsitateko bibliotekan aditu burges alaben fantasma

        idilikoak aztertzen hasi ginenean, bat batean, hotz gaitzak hiriko

        harresiak izoztu zituen: azenzorez eta horma puskatuz bete

        mahumak zegizkiten, gu estonatuak, gure baserritar ingumekin...

Erran zenidan Istanbulera abian zinela, Kurdistaneko espioi

        isilarekin hitzarmen bat ba zenuela, zure anaia Firenzeko garan

        gaiztaginek hil zitzaizutela, ahizpa Patagoniako anbasadorearekin

        eskondua zenuela eta zure amak agata kristi izena zuela...

Zergatik ez nituen zuk ahozkatu hitzak oro sinetsiko?

Sinestea bakardadearen kontrako erremedio ona da...