Anfetamiņa
Anfetamiņa
1983, poesia
80 orrialde
84-300-9873-9
Xabier Montoia
1955, Gasteiz
 
2017, nobela
2013, nobela
2004, nobela
2004, nobela
2000, poesia
1999, nobela
1998, kronika
1997, narrazioak
1992, ipuinak
1991, nobela
1988, poesia
1985, poesia
 

Nocturno - 2

 

Gau honetan

hitz gardenezko lerro bat sudurreratuko nuke:

urdina, almendrondoa, Marta, itsasoa, horma zuriak eta antxetak.

Nostalgiazko mozkorraldia

ametsezko hordialdi irribarretsua

lurrinezko itsutasun alaia.

 

Barnebide luzeen artean

ilargia galdu da

eta dunen artean oroitzapena ukurka dabil eta abesten

garagardo eta gizurdez betetako abestiak.

 

Poloniako ogi gozoa,

bidal iezadan hire letren euri freskoa.