Anfetamiña
Anfetamiña
1983, poesia
80 orrialde
84-300-9873-9
Xabier Montoia
1955, Gasteiz
 
2017, nobela
2013, nobela
2004, nobela
2004, nobela
2000, poesia
1999, nobela
1998, kronika
1997, narrazioak
1992, ipuinak
1991, nobela
1988, poesia
1985, poesia
 

Ez dakit zenbat zigarro erre dudan

itxoiten

Ez dakit zenbat olerki idatzi dudan

itxoiten

Ez dakit zenbat euli kokatu zaidan sudurrean

itxoiten

Ez dakit zenbat «space invaders» jokatu dudan

itxoiten

Ez dakit zenbat neskaren anatomia ikertu dudan

itxoiten

Ez dakit zenbat zerbeza edan dudan

itxoiten

Ez dakit zenbat susmo txar eduki dudan

itxoiten

Ez dakit zenbat zozokeria entzun dudan

itxoiten

Ez dakit zenbat begik begiratu didaten

itxoiten

Ez dakit zenbat ordu, egun, aste igaro dudan

itxoiten.

Luzeegi itxoin dut

sekula etorriko ez den gauza bakarra

eta jadanik ezin ditut

ene ohitura txarrak baztertu

so, let’s play that old rock & roll again...