Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

CHICAGO:
CITY ON THE MAKE

(NELSON ALGREN)

 

 

Inork ez ditu sekula

zuk otordurik egin behar ez duzun

jatetxeak izendatuko,

ez eta

bertan edan ezin duzun

tabernazuloak ere.

 

Egin zerorrek zerrenda:

 

     — bizi beharko ez zenukeen kaleena

     — gaurik pasako ez duzun hotelena

     — lanik egin ezin duzun bulegoena

     — kide izan ez zaitezkeen sindikatu guztiena

 

Egin zerrenda txukun eta luze bat

eta makinaz pasa, hirukoiztuta.

 

Bidali kopia bana Douglas senatariari

eta Levinsky Erregeari.

 

Erregea zein senataria, biak

daude zinez gaiarekin kezkatuta.