Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

OTSO ZINTZOA

 

 

Ez duena jaten beste otso zintzo bat.

Hasteko eta behin, hura bereizteko gai dena.

Begiak garden, laku izoztuan barna zoazela,

soa iltzatu eta iltzatzen dizuna ohartarazpena.

Letaginak ezarriko lizkizuke lepoan, baina soilik

beste erremediorik ez balu;

gero, elurrari koska berriz,

bere burua salatu edo zigortuko du.

Begia inguratzen dizu oinatzez,

eta, zalantzarik balu,

jauzi dagi, ez kanporantz,

baizik begi-ninietan barru.