 
	
Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
 
LANGUE ET CIVILISATION FRANÇAISES
 
 
zubirik ederrenak ura du egarri
Paris aileza Senak laztan harriz harri
 
entzun ezazu Villon zer dioskun urak
biltzen direa inon inoizko elurrak?
 
Robespierrek lepotik isuri du Sena
itsaso da geroztik ibai izan zena
 
geroak izanari hartuko dio gain
elurrak biltzen dira maitasunaren zain
 
zubipetik bagoaz Komunako hilak
uraren abaroaz maitale sotilak
 
belaunetaraino da Sena odolarri
zubirik ederrenak hura du egarri
 
 
     1997