Feriatzaileak
Feriatzaileak
2016, nobela
216 orrialde
978-84-92468-86-7
azala: Xabi Erratzu
Patxi Larrion
1964, Bergara
 
 
Feriatzaileak
Patxi Larrion, 2016

Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruρean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat zerbitzu lanetan ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera.

      Bigarren Mundu Gerra irudikatzeko tanke eta jeep ugari erabiliko zutenez, bi gazte nafarrei ez zitzaien ezinezkoa iruditu produkzio handi hartan negozioa egitea eta, bidenabar, zerbait berezia feriatzea. Lapurreta asmoa ez zen munta txikikoa ordea, nolabaiteko laguntzaren premian zeuden, konplize bat agian. Une horretan justuki abiatuko da kontakizun hau.

      Patxi Larrionen lehendabiziko nobelak, bizitasun harrigarri batez, koktel batean bezala irabiatu ditu jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira.