Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-16-9
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

Lur arola

 

Isilak ez nau azpian harrapatuko

Maiz ezkutuan sartu beharko dut etxean

Auzoek ezagutu egingo naute nahi ez dudala

Zure bihotza betetzeko ez dut neurririk ematen

 

Irria dateke lanik bakartiena

Gure ninietan itsasoa gordeta balitz bezala begiratzen diogu elkarri

Lurra orain beltzagoa da

Zoriontsua naiz minbizi baten hegoaldean sortu nintzelako

Minak dakien doitasunaz erreko ditut gogoan utzi zenizkidan autobus azulak

 

Bizitza nola doan ikus daiteke

Edozein laban-ahoko zinemaskopean

Otoi eskatzen dugu biharko eguna zabaldu dezan

Bata bestearen arnasari eutsiz

Oinetakoak egin zenitzake nire arnasarekin edo iltze baten zorroztasuna

Goizeko argitasuna gordeko dut nik zure arnasaren kaiolan

Eta etorri beharko dugu berriz kamio urrunei buruz negar egiteko

Eta elkarren premiari iritziko diogu askatasuna

 

w 1995