Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-16-9
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

ingurua ikastera jarri nintzenean

ibaiak negua zekarren

barreiatu egin ziren zelaietan izarrak

kapelua erantzi gauak

kalean jendea algara batean zihoan lanera

euriak bustitzea ahantzi

nahi gabe zoriontsu ginen

 

ingurua idaztera jarri nintzenean

bekokian hodeiek jo ninduten

begiak ostu zizkidan lagun batek

eskuak moztu herriminez

 

ingurua bizitzera jarri nintzenean

oparo

erotu egin nintzen

 

w 1990