Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-16-9
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

maitea maitea

disken ahurretan irakurri ditut milioika fereka

orbelari erortzean aditu murmurio amoratuak

eta galdetu diet gure egunez

begi isil horien esanguraz

gero han bion gorputzak berrezagutzean

bortizki erlojuen tik-takek

basamortu mutuak

gortina zahar baten gibeleko horma hilak

elkarrengandik urrundu gaituzte

maitea maitea

orain itsasaldera hartuko dugu

aire fresko gazien

kresala harroaren plazerrera

eta uretan barrena azken undinaren kaira

 

w 1983