Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-12-6
Juan Mari Lekuona
1927, Oiartzun
2005, Donostia
 
 

Espeleofobia

 

Oroipenen lur beltza haztatzerakoan,

loak, urrezko aitzurrez, irekitzen du

garrasi itoen kriptarako bidea.

 

Barnenean harpetako latzikarak berberak:

zapore mikatzenak mamuz antzaturik;

fantasia eriosuhar; eta fikzioan

óbeldurgarrió herio aurreko trantzeak.

Aspaldiko une asaldagarriak ólarriakó

azpikoz gainera iraulirik óbizirikó.

 

Gizakien baitako aztarnategian, antzinateko

ispiluen pusketak aurki daitezke.

Beira konkaboak. Izuen sikodramak.

 

Leizetik oihuka datoz, barrura

ez sartzeko arrenak. Eta egunaren

serafinak hegalez eragozten du

piztien putzua. Itogarriak, zinez,

superstizio zuloen gaueko hotsak.

 

w1985-90