Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-12-6
Juan Mari Lekuona
1927, Oiartzun
2005, Donostia
 
 

Estigmak

 

Begirik gabeko saguzaharrak beti

gainean. Mitxeleta madarikatuon kiri-

bil onirikoek zorabiatu gaizto

zegiten edonor. Mila jirabirez,

garunak izar galduen zeru ziren

meteoritoen atergabeko mehatxu tximistan.

 

Ezinak óbuztin oinkatuaren biskakó

etsipena zuen sartu hezurretaraino.

Leporaturik zegoen lurpekoen zortea:

gantz biztuaren kerua, betiko

neguaren hozmina, larruzko etzandegien

atseden arrea, eta desesperazio

koloretako jantzi traketsak.

 

Azterrenik minbereenak giza azpilduretan

zetzaten: haur hexurren krisantemoak,

lur harrotuaren mezu etsipengarriak

eta, argia biztea bait litzan,

ehortzien gainera jaurtiriko okreak.

 

Jatorrizko estigmak irakur zitezkeen

bisaietan, harriz eta suz markatuak.

 

w1985-90