Poema antologia
Poema antologia
Vladimir Maiakovski
itzulpena: Koldo Izagirre
1993, poesia
282 orrialde
84-86766-51-6
Vladimir Maiakovski
1893-1930
 
 

Belarrietan, dantza bero baten zatiak

eta ifarraldean -elurra baino ilunago-

hodei zakar batek, kanibal aurpegi odolegarri,

gustu landubako jendea murtxikatzen zuen.

 

Orduak badoaz, birao zakarra bezala,

min ematen duen geldotasun triste batean.

Eta zerutik kretinoren batek behatzen digu harro.

Adibidez, Leon Tolstoik.