Gizaeuropa
Gizaeuropa
1986, poesia
96 orrialde
84-398-7163-5
azala: Heuses
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Joseba Urizar
1964, Elorrio
 
 

 

EUROPAR KATEDRALOK

 

Europar katedraletako dorren orratzok.

Zelako lerde pozointsua

zaineratu diguten zeutan zehar

mendeetan eta mendeetan...

 

Europar katedraletako arkupetok

Zenbat izu lazgarrik

izan duen aterpe

zeuetan mendeetan eta mendeetan...

 

Europar katedraletako plazok.

Zenbat suk kiskalkorrek

suntsitu ote dituen gure erraiak

mendeetan eta mendeetan...

 

Europar katedralok.

Zeuek erorita ere

geuregan iraunen

per sekula sekulorum

(zeuen jainkoaren

izenean eragindako)

gorrotoak

eta mendekuminak.

        Amen.