Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

IV. ARAZOA: ETSIPENA SOLUZIO BAKAR GISA

 

 

Giltza

galtzerdi

bilakatu dira izenak eta

talioiaren legera itzuli gara berriz

begia begi truk

goseak erosketa egin zuen

azkenean bai

azkenean mina balitz bezala

hezkuntza modurik hoberena

eta

orain burutik oinetara miatzen gaituzten begiradak

bilakatu dira gu ere

oraindik bagarela

oraindik bagaudeneko

zantzu bakarra.