Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

ATARIA

 

 

Gaua da

 

lanetik bueltan

eta zu baino ez

kale osoan

 

atzetik noa

pausoa bizitu duzu

eta biratu gabe

azkarrago zoaz

 

azkarrago orain

azkarrago

 

giltzak ukabilean bildu

eta atarian

gelditu zaren arte.

 

Aurre hartu dizut

eta soilik orduan

begiratu didazu

 

begiek eutsi

duten dardaran

elkar ezagutu dugu.