kritikak:
Azukrerik gabeko 'errelatoa', Hasier Rekondo,
Berria, 2013-12-22
«Eleberri “garden” baten aurrean gaude: egun urrun dirudien XXI. mende hasierako Euskal Herriaren gaineko erradiografia sozio-politiko lazgarria, azukrerik gabekoa, ondu du egileak larregizko artifizio literariorik gabe, kronika-kazetaritzaren osagaiak erabilita zenbaitzuetan».
Gainbeheran, Ibon Egaņa,
Deia, 2014-01-18
«Nobela gorabeheratsua, beraz, Montoiaren berriena. Hasieratik interesa pizten duena, istorio interesgarri eta beharrezkoa kontatzen duena, baina konta-moldeekin beti asmatzen ez duena».
Azken afaria, Jon Iraola,
Obabako Testiguak, 2014-01-24
«Aukeratu duen hizkeragatik, elkarrizketen freskotasun eta zorroztasunagatik, istorioaren gertutasunagatik eta, nola ez, espiritu punky-agatik, Azken afaria aspaldi honetan irakurri dudan nobelarik borobilena iruditu zait».
Borroka galduetatik gatoz, Iraitz Urkulo,
Berton, 2014-01-26
«Egitura zirkularrak, estilo aldetik hasierako atalarekiko konparaketa bultzatzeaz gain, protagonistek maila pertsonal zein ideologikoan jasandako aldaketa garrantzitsuez jabetzea errazten digu».
Errugaberik ez, Javier Rojo,
El Correo, 2014-02-15
«Istorio eskematikoa, topikoa askotan, garaiko kontuei lotuegi zegoen istorio hori, gaindituta agertzen zaigu familia deuseztatzen duen giza tragediaren aurrean, Felix izeneko pertsonaiaren paranoiak-eta azalduz».
Afaria ez dadin saman trabatu, Txerra Rodriguez,
Aikor!, 2014-03-00
«Kale borrokaren aurrean eta atzean sarritan ostendu egiten diren kontuak azalera ekarri nahi izan ditu Montoiak. Nire belaunaldiko askok oso hur bizi izan dugu liburuko istorioa. Lagun eta ezagun askori gertatu zaizkio antzerakoak. Balio dezala fikzioak horrelakorik berriro ere ez gertatzeko».
Azken afaria, Igor Elordui,
Aizu!, 2014-04-00
«Autoreak giro itogarri eta ia jasanezinean murgiltzen du irakurlea, kapitulua amaitzeko gogo bizia eraginez berarengan, protagonistak euren sufrikarioa bukatzeko irrikan dauden bezalaxe: protagonistaren bakarrizketa isil, trinko eta ilunak lortzen du helburua».