
Aurkibidea
Aurkibidea
Ile orratzak eta gomazko xingolak
Irakaspenez beterik iragan urte guztietan, krait sugeak
bezala kendu ditut gainetik azal zelula hilak, eta,
azkenik, loturarik zaharrenean aurkitu dut
legitimitaterik erakargarriena. Eta hala ere, gauean,
ile urdintzen hasia orrazten dudanean korapiloak
askatzeko, bakardadeak baretuta, zure gorputz
lirainaren presioa sentitzen dut nirean; orduan, dena
etortzen da oroimenera: zure lehoi adatsa, irribarre
haren txinparta eta jasmin usaineko sasoi oso bat
iraun zuen pasioa. Baiki, zorte txarra ekarri nion
zure bizitzari; eman nizun eraztuna ere grina zen,
zure haragian haginka, eta haren topazio horia
hoztu eta ilundu egin zen tragediek bata bestearen
atzetik jo eta heriotza lekuko izan zenean, so,
gu masailak estu-estu geunden bitartean, isuri gabeko
malkoak distiraz begietan; sekula ez nintzen izan behar
bezain ankerra, edo, are, noblea. Orduan aukera
bakarra zegoen: zure orbitatik presaka ihes egitea,
zure maitasuna baztertzea eta zahartzea, eta isiltzea.
Atzeraka hegaldatzen zen ilea orain ez da mugitzen
iluntzean hondartza berean nabilenean, nahiz eta
haizea lehenago bezala altxatzen den itsasotik. Ikasi dut
zertarako diren ile orratzak eta gomazko xingolak…
Zure gorputzaren liraintasuna indarka sartzen da
birjina loan, eta alimaleko gose batek astintzen
dizkit lohadarrak ekaitz baten pare.
Hairpins and Rubber-Bands
All through the past sobering years, krait-like / I shed dead cells of skin and found at last / In the oldest of bonds most attractive / Legitimacy. And yet, when I comb / To unsnarl my greying hair at night, soothed / By solitude, your slim body’s pressure / On mine is felt, all is remembered then: / Your leonine tresses, the sparkle of / That smile and the passion that lingered throughout / A jasmine-scented season. Yes, I jinxed / Your life, even the ring I gave you was / A vice biting into your flesh and its / Yellow topaz grew cold and murky as / Tragedy after tragedy struck and / Death was a bystander watching, while cheek / To cheek we stood, unshed tears glistening / In our eyes, I was never cruel enough / Or even noble. There was then no choice / But to flee your orbit in haste, put your / Love away and grow older, and silent. / The hair that sailed backward does not move now, / When I walk the same darkening shore, / Although the wind rises from the sea as before. / I’ve learnt the use of hairpins, rubber-bands... / In virginal sleep your body’s slimness / Intrudes and a vast hunger racks my limbs like a storm.