Poema
Lana Turner zorabiatu egin da!
arinka nenbilen eta bat-batean
euria hasi zuen eta elurra
eta kazkabarra zela esan zenuen zuk
baina kazkabarrak gogor jotzen
zaitu buruan beraz elurra zen eta
euria eta presaturik nenbilen
zurekin elkartzeko baina trafikoa
zerua bezalaxe ari zen jokatzen
eta bat-batean lerroburu bat ikusten dut
lana turner zorabiatu egin da!
ez dago elurrik Hollywooden
ez dago euririk Kalifornian
festa askotan izan naiz
eta guztiz lotsagabe jokatu dut
baina ez naiz sekula zorabiatu
oi Lana Turner maite zaitugu zutitu zaitez
Poem
Lana Turner has collapsed! / I was trotting along and suddenly / it started raining and snowing / and you said it was hailing / but hailing hits you on the head / hard so it was really snowing and / raining and I was in such a hurry / to meet you but the traffic / was acting exactly like the sky / and suddenly I see a headline / lana turner has collapsed! / there is no snow in Hollywood / there is no rain in California / I have been to lots of parties / and acted perfectly disgraceful / but I never actually collapsed / oh Lana Turner we love you get up