ETiOPiA-K 25 URTE

 

Pott Liburutegiko lehen ale moduan kaleratu zen, 1978ko ekainean, Etiopia. Egilearen beraren edizioa, horixe izan zen Pottek plazaratutako liburu bakarra. Atxagaren beraren hitzaurre labur bat dauka. Bost urte geroago, Erein argitaletxeak berrargitaratu zuen, oraingoz azken aldiz. Bigarren edizio honetan hitzaurrerik ez zen, eta poema pare bat erantsi zitzaizkion. Azal biak eskaintzen dizkizugu, eta lehen edizioko hitzaurretxoa.

        Bestalde, Susa literatur argitaletxearen webgunean irakur ditzakezu Etiopia-ko lau poema, hain zuzen Susa argitaletxeak kaleratutako XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman, Bernardo Atxagaren Kaiera-n jasotakoak.

        Gure literaturako azken urteetako liburu seinalatuetakoa da Etiopia. Itzala izan du liburuak, Bernardo Atxagaren izena sendotzen zutabe izan zen eta gure poesigintzan ere eraginik izan du. Inolako exhaustibitate asmorik gabe, hemerotekatxo bat prestatu dizugu. Bernardo Atxagaren Etiopia liburuari egindako kritika edo azterlanak bildu ditugu, aldizkarietan plazaratutakoak, liburu formatuan kaleratutako lanak alde batera utzita. Zeruko Argia-n 1978ko udan egin zitzaion lehenengotik hasita, Anaitasuna, Jakin, Xaguxarra, Susa, Idatz & Mintz eta Egan-en plazaratutako lanak dituzu segidan.


KRiTiKEN HEMEROTEKA

 

 

 

"Etiopia-k 25 urte" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus