Sugandilak trenbide beroetan berde
Ingurua ikastera jarri nintzenean
Itsasoan sartu ditut eskuak
Ahitua nago
Bienbitartean
munduko proletarioak
norbere aldetik horditzen dira
elkartu beharrean
bienbitartean
enamoratuek
ahal bezala bortxatzen dute bakardadea
bienbitartean
haizerik gabe
hodeiak usteldu egiten dira zeruan
© Jose Luis Otamendi