Sugandilak trenbide beroetan berde
Ingurua ikastera jarri nintzenean
Itsasoan sartu ditut eskuak
Ahitua nago
Zuhaitzek txoriak sorginak gordetzen dituzte euren sabelean
gerrian poemak
labana ahoek marinel joanei
hiri umogabeez pentsatzen jarriak
geldi
mende askotako txioak memorian metatuz
habi galduez mintzo dira
taxutuz hegobariko egunentzat mendeku
orbel egina
sorginak
mihiak sutan
haurtzarobako belarrak nahasten apo bihotzetan
ta grina ezpalak gizakumeenetan
etorkizunen bat asmatzera emanak
azalean
konkista guztiak banderaz sinatzen direla
mina eraginez ta umeak
poemak botiletan ihesi doaz
hirian
marea hil egiten den alkondara da
© Jose Luis Otamendi