Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat

eskatu zuen

eta nik bat egin nahi dut

berandu izan baino lehen

alfabeto berri bat

galbahe eroan dezagun

aldean uneoro

bereizten ikas diezaiogun elkarri

hiztegia eta hitzen egia

bizitza den handiena edo

bizitsari amore emango diogun

heriotsa aditzen dugun

ezetsi baino gurago dugun ez etsi

oinazea orain asea ez bedi betiko gosea

hilots berberak entzuten ditugun

iraganari oka edo uko egin ez ote berdin

etorkizuna tradizionatzerik dagoen oraindik

nortzuek gobernatuko duten

e letratik hasiko den

alfabeto berri bat