Errotik
Errotik
2010, nobela
200 orrialde
978-84-92468-24-9
azala: Unai Iturriaga
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Errotik
2010, nobela
200 orrialde
978-84-92468-24-9
aurkibidea

Aurkibidea

—1—

—2—

—3—

 
Errotik
Gotzon Barandiaran, 2010

Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila, mendekuaren bihozkada dira Gotzon Barandiaranen lehen nobelako gaiak.

      Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean. Txikizioaren aurrean kalera atera ziren beharginak protestan eta borrokan, borroka gogoangarrian.

      Euskaldunako behargina izan zen Luis Urresti, hamahiru urteko mutil kozkorra zenetik; deskalabru haren ondotik minbizi batek eraso du eta hiltzera doa. Aitaren eta Lore alabaren arteko solas etenek, oroitzapenen asaskatze idatzizkoek egituratzen dute kontakizuna.

kritikak:
Borroken epika, Javier Rojo, El Correo, 2010-12-11
«Liburua hasieratik bukaeraraino ideologizatuta dago, eta ideologiak markatzen du argumentua: lehenengo zatian narrazioaren ardatza den langileen borrokaren epikatik hirugarren zatian kontatzen diren ikasleen borroken epikara pasatzen da, kontakizun osoan ikuspuntu manikeoak nabarmentzen direlarik».
Bihotza nagusi, Beņat Sarasola, Berria, 2011-01-16
«Nobelan burua eta bihotza azaltzen dira borrokan etengabe, taktika hotza eta pasio beroa, eta liburuaren irudi ona bihurtzen da azkenean. Bihotza da nagusi».
Minbizia ontziolan, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2011-02-11
«Kondairak agertzen digu, Lorearen eskutik, borroka horren ezintasuna, etorkizuna nola geratzen den. Eta agian, idazlea bera, borroka horretan joan da, borrokak pasioa baitu».
Postalen erroetaraino, Leire Zubeldia, Gara, 2011-02-25
«Euskaldunako lan-gatazkaren kronika literarioak, nahitaez, pisu ideologikoa izango du beti. Atseginez irakurri dut nobela. Baina laburra egin zait, ez dut nahi adina bazka eduki. Zuku gehiago ere atera dakioke hain esanguratsua den gertakariari».