Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 

 

ORDUAK

 

Bartzelona, 2008ko martxoa

 

Kotxea hartu eta hiriaren ekialdera eraman dute. Bero sapa hasi du honezkero. Atzealdean objektu mordoa zegoen; poltsak, koadro bat, liburuak, cd-ak... Lekua egin behar izan du. Isilik egin dute bidearen erdia eta gero ezin izan dute elkar ulertu. Telefonoz abisatu zioten lanera itzuli behar zuela azken orduko ezusteko bat zela medio. Lehenago erabaki zuen  hurrengo udazkenean atzerria utzi eta jaioterrira itzultzea. Zerbait galdetu dio Xavik.

        — Badakizu, orain zinegotzi ohiak eta halakoak dira helburu —aipatu du leihotik begira.

        Sarritan egitasmoak ez dira espero bezala joaten, indar gehiegirekin egiten dugu errealitatearen kontra.

        — Tematia naiz —aitortu du.

        Gero pentsatu zuten mugimendu altermundista ez ote den burgestxiki gazteen azkeneko inbentoa. Neohippiak, ordea, zoriontsuak direla gogorarazi du hatz koskorrarekin mahai gainean jotzen zuen bitartean. Eta zenbatzen hasi ziren: Seattle, Davos, Praga, Bartzelona, Kopenhage...

        — Ez dakit.

        Orduak azkar pasa dira eta dena jasotzeko garaia iritsi da jada. Batzuk lurrean botata geratu ziren eta besteak harat-honat ibili dira. Bueltakoan, abesti ezezagun batean jarri du arreta.