Kaxa huts bat
Kaxa huts bat
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-94-2
azala: Xabier Gantzarain
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2009, poesia
 

 

AMODIOAK URRATUKO GAITU

 

Errutinak gupidarik gabe hozka egiten duenean

Eta desioak amesten ez direnean

Eta erresumina geldiezina denean

Baina emozioak antzuak direnean

Eta bide arrotzak hartuta

gure norabidea aldatzen dugunean

Orduan amodioak

Amodioak urratuko gaitu

Berriro

 

Zergatik dago ohea hain hotz

Burua zure aldera jiratzen dudanean?

Ene denboraren neurria da zartatu dena

Hainbeste sikatu al da gure arteko begirunea?

Oraino erregu hau dago

Guk ahaztu ez duguna

Gure biziengatik

Amodioak urratuko gaitu

Berriro

 

Ene oker denak aldarrikatzen al dituzu

Zure ametsetan?

Dasta ezazu ene ahoa

Etsipenak egiten duen lez

Gauza hain ederra izanda

Bukatu al da betiko?

Amodioak urratuko gaituenean

Berriro

 

Love Will Tear Us Apart

Joy Division