Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

ERRUKIARI IHES

 

Egunkaria erostetik nentorrela ikusi dut.

Urteak izango dira gogoz kontra eraman zutenetik.

Bere borobiletan darrai eta horrek poztu egin nau.

Bereak ditu sorbalda zalantzakorregiak,

kikiltzen ez diren begiradak,

bakarrizketa ozenak zeruari so.

Gaur lako itxuratien egunetan

marrazten ditu borobilok,

agur bakoitzeko bana.

Zeharkaezin diren borobilak dira

ez bada kanposantuetako hizkera dakitenentzat.

Olgeta disekatuen mintzaera da,

benazko herrenen mendekua

ulertzeko ahaleginik egiten ez duen jendearentzat.

 

Agurtu egin nau

eta goizero legez galdetu

noiz lagunduko diodan ihes egiten

errukien arkupeetatik ostertzerantz,

urkietan gora beti,

ikasi gura ez duen mundutik,

noiz arte gotortuko diren

zoriontsuak lubakietan.