Jalgi hadi plazara
Jalgi hadi plazara
2007, nobela
228 orrialde
978-84-95511-93-5
azala: Zaldi Eroa
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
 
Jalgi hadi plazara
Itxaro Borda, 2007

Irri egiteko nobela duzu Ezpeldoi detektibearen abentura berri hau, serial-killer bat eta guzti. Amaia Ezpeldoik mandatu misteriotsu bat ukan du: 80 urtetik hurbil den Iparraldeko euskaltzain apez bat aurki dezan, Gexan Hiriart.

      Ikerketan laguntzaile bizkorrak elkartuko zaizkio Amaiari: bere maitale Carmen idazlea, honen adiskide Estevez ertzaina, honen ezagun Zokil neska gazte armatua, eta Haizemin abeslaria, Thunderbird 666 autoan denak road-movie batean bezala. Zer demontre gertatzen ari den lehenbailehen jakin nahiko duzun arren, asmatzen zail ipiniko dizu Itxaro Bordak, itxuraz groteskoa baina aldi berean erromantikoa eta melankolikoa den nobela akzioz mukuru betean.

kritikak:
Libera me, Ibon Egaña, Berria, 2007-07-01
«Euskara eta lesbiana hitzekin jolastuz ematen dio amaiera Bordak eleberriari, bi horiek baititu Ezpeldoik eta nobela osoak ardatz nagusi. Proiektu abertzalean sinesteari utzi dion Ezpeldoik euskararen eta euskalkien barruan aurkitzen du aterpe».
Nüzü, Aritz Galarraga, Gara, 2007-07-14
«Hori guzti hori, jakina, Bordak ohi duen eran: zorrotz, oso zorrotz, eta zuzentasun politikoari men egin beharrik gabe. Eta hori askatasuna ez bada, esango didazue zuek zer demontre ote den».
Ez hain 'road movie' zoroa, Alvaro Rabelli, El País, 2007-07-23
«Protagonista bera askatasun bidaian murgiltzen da, orain arteko Iparraldeko mugak, fisikoak zein sinbolikoak, gaindituko ditu Euskal Herriko alde bien arteko harremanez beste ikuspegi bat proposatuz».
Jalgi hadi plazara, Goizalde Landabaso, Radio Euskadi, 2007-09-09
«Umore zipriztinak badira; badira ironia fineko momentuak; badira irribarrea izoztu egiten dutenak. Badira pentsakor uzten gaituzten tarteak. Badira maitasunak baino hunkitu ezin ditzakeen eremuak. Eta badira etsipenez onartutako errealitateak».
Parodia kritikoa, Javier Rojo, El Correo, 2008-03-08
«Nobela honetan, idazlearen beste testu batzuetan bezala, galeraren sentimendua geratzen da agerian. Mundu bat, euskal mundu tradizionala, desagertzen ari da modernitatearen aurrean».
Mugaz gaindiko bidaia, Amaia Alvarez Uria, postdata.elkar.eus, 2018-07-17
«Nagusiki euskara eta sexualitatea izango ditu gogoeta gai; euskaldun izateko moduez; euskaldunen eta boterearen arteko harremanez; euskalduna eta lesbiana aldi berean izateko zailtasunez eta hori gainditzeko beharraz».