Bakean ützi arte
Bakean ützi arte
1994, nobela
190 orrialde
84-86766-47-8
azala: Aitor Bayo / Garbiñe Ubeda
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

 

ERASKINAK

 

 

BORROKAK DIRAÜ

 

Martxoaren 30ean, gazodiari bühürtzen diren laborari andana bat berriz ere bortxatürik dira Paueko Auzitegiaren aitzinean iragaitera: ekar dezagün gure süstengüa auzi hortan!

      Abiatzeko hitzordua Mauleko kurutze xuri altean 9 orenetan.

      Gaz-Pars

 

 

GAZODIARI BÜHÜRTZEN DIRENAK
SÜSTENGA DITZAGÜN!

 

Goiz hontan, asteartea, apirilaren 7an, Mitikileko laborari bat bere lürretan, bühürtü da gsoak hasi nahi zütüan laner; bere aüzo bateki, biak arrestatürik izan dira. Hogei bat hedexuri ba zen zapatze lan horren egiteko. Hori horra da sos tratü, berbal, mehatxü, jüstiziala deitze eta bortizkeria hanitxen ondotik, gso eta gdfaren mitilen eta hüxeren tzakürken ondotik.

      Ba dakigü Gaz-Parsek auzitegian ezari aferak beti hürrüntürik edo baztertürik direla: holaxe da, orai düala urte et’erdi «Déclaration D’Utilité Publique» delakoa auzitegian ezarririk izan zen, eta ez da orano Tribunal Administratiboan igaranik.

      Ohartü behar da, holakorik ez zela izanen haütetsiek ez ba lüe hastetik gazodi xede horren lagüntzeko erabakia hartü. Egün ixilik dütügü, bena horrek ez deikü behar ahatzerazi ogendant handienak izan direla egün agitzen diren arrestatzetan.

      Laborariak bühürtzen direlarik gazodia ez dadin haien lürretan iragan, beren lan tresnaren zaintzen ari dira. Gaz-Bide zabal hori egin nahi düen diharükoientako laborari baten biziak ez dü hanitx balio.

      Gaz-Parsek alkarte ororer dei egiten dü, izan ditean langile ala laborari sindikat, alderdi politiko edo kültüral, bühürt ditean zer nahi maneraz, tematsüki, gahat ditean zapatze horren kontre.

      Gaz-Pars

      (1993ko apirilaren 7ko agiria)

 

 

MAIATZ LEHEN ARI BÜRÜZKO
ABERTZALE ALKARTEA

 

1993ko lau hilabete hoitan, zonbait faltsükerian sartürik, ekonomiari eta geroari bürüz asmü teoriaz beterik eta beste, Xüberoak kolpü txarrenak jasaiten dütü:

      —indüstriako lan postüen desagertzea Bidegain lantegiaren zerratze laidogarria bezala; hor, nausieria leheneko «potenta»-en gisa jokatü da;

      —gasodi baten sakatzen ari zaizkü, lür jabe txipien bizkar gdfaren profeitü izigarrientako. Gisa horrez 120 lür jabe beren mitil eta arrisküan ezaririk dira;

      —«Chaumes» lantegia ere Xüberoko ezne egileen galerazten ari da emeki emeki, eznearen pakatzeko eramaiten düan politikareki;

      —ofiziale eta komerzio txipiak galtzen ari dira.

      Xüberoak mintzajea galtzen dü bere indar bizi bamaenetan potere güziak hartzen dütüan Estado batek bortxatürik. Eta honek bere legeak ere ükatzen dütü (gasodiaren ixtorian bezala). Haütetsien arrapostü bakotxa izan da bizkarraren paratzea eta amoinan ebiltea (Leader, pcd) gü oro arrisküan ezartez.

      Xüberoa zinez jorik da. Arrajeikitzeko ordü da Eüskaldünak eta Xüberoaz axolatzen direnak oro beren geroa esküetan har dezaen, ekonomia, mintzaje, kültüra eta zozial eremüetan.

      Hortako behar dügü gure gaintarzün bat, gure egingeietan administrazio egitüra berezi bateki, zointan Herri osoak beitüke erabakitzeko züzena maila orotan.

 

 

GASODIA ERREPRESIOAREKIN
IGANARAZTEN DÜE

 

Atzo arrestiritan, Mitikilen, orano behin laborari bat arrestatürik izan da bere lürretan gasodiaren lanak trabatü beharrez. Laborari hau oldartzen da gasodiak bere lan tresna desegiten beit dio. Haboro dena gasodi horrek ez deio deüs ere ekarten arrisküa baizik, eta betiko gaz-entrepresen mitil izatea: laborariek eremü horietan ez dükee nahi düena lantatzen ahal eta gütiago orano etxe edo bordarik eraikitzen.

      Üsatü bezala Estadoak erabakia, beren abisa galtatü gabe hebenko jenteer, hedexurien lagüngoareki inposatürik dira.

      Haütetsiak hori honartzez ogendant dira, eta herriaren saltzale bilakatzen dira jente xeheari argizagia hitzamanez.

      Orano ordü da gasodi horri bühürtzeko, ez beit da gure beharren eginik eta bai gso, elf eta gdfen mozkinen loditzeko.

      Süstenga ditzagün bühürtzen diren laborariak eta beste Xiberotarrak.

      Gaz-Pars

      (Maiatzaren 15a üngürüko karrikan bildü agiria)

 

 

...ETA BORROKAK DIRAU!