Poesia kaiera
Poesia kaiera
Louis Aragon
itzulpena: Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-32-7
Louis Aragon
1897-1982
 
 
Poesia kaiera
Louis Aragon, 2019

XX. mendeko poesiaren testigu eta partaide behinenetakoa izan genuen Louis Aragon. Mendebaldeko tradizio poetiko indartsuenetako batean –frantsesean– kokaturik, ia mende guztia hartu zion bere bizitza eta poesiak. Dadaismoko eta surrealismoko poeta handienetako bat izanagatik, ez zen horretan geratu Aragonen ekarpen poetikoa. Alderantziz, askorentzat, ondorengo bere poesia lanak dira bikainenak, non sakonean oihartzun egiten duten Elsa Troilet-ekin izan zuen harremanak eta II. Mundu Gerrako erresistentziako esperientziak. Poeta petoa izan zen, eta inork ez bezala menderatzen zuen lengoaia poetikoa. Poemen barneko erritmo, hoskidetasun eta errimek garrantzia handia dute bere poesiagintzan.