Poesia kaiera
Poesia kaiera
Louis Aragon
itzulpena: Itziar Diez de Ultzurrun SagalÓ
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-32-7
Louis Aragon
1897-1982
 
 

 

Iragaten ez den denboraren poema

 

Iristen da egun bat zeinean denbora ez den jada iragaten

(Madeleine Lalande-ren kantak)

 

Egun beltz bat

Gezur etxe batean

 

Oro korridore kolorerik gabeko

Bastidore artean

 

Horma zartatuak Ixo egiten duten

Ateak

 

Igogailu kaioletatik

Begi batzuk behatzen artean

Guri beha iragatean

 

Orotan isilik idatzia

Denbora erretzen ari da gordeka

 

Gidoia galdu dugu

Iragan guztia ohartu gabean

Galarazia

 

Erauzi digute sorbaldatik hegala

Itxi ezazu ene eskuan zure esku dardartia

 

Hau ez da solairua

 

Behar baino goragoko tranpalera igoak ginen

Burdinazko eskailerako maila zulatuetan barrena

 

Nork jakin

 

Bizitza azken finean da

Argazki txar bat

 

Beren eskularru arrotzen artean harrapatu zintuzten jende haiek

Zutaz ari naiz nire begia itzultzen dudanean

        teilatuetarantz

Zutaz ari naiz zure begiez zure oroimenez

Urrutian beldurrez nago zu mintzatzean beldurrez

Zu isiltzean

 

Irudiaren eta esaldiaren beldurrez

Nire noizbehinkako jelosiaren beldurrez

Zu ikusteko bertze begi batzuk zabaltzen direnean

 

Mende bitxi honetan emakume bat izan daiteke

Bertze baten harrapakina eta itzala

Zeinen eroa izan naizen zu honat ekarrita

Nola itxiko ote zaitut gaurdanik soilik niretako Jakin

 

Nahi dute izan zinen haurra bermatzen zaren arbola

Lastozko kapela handi hura

Ezagutu nahi zaituzte nik baino lehen

Haien argietatik urruntzen naute

 

Ez da lehenbiziko aldia ahalegintzen direna zu

Nigandik erauzten ezta

Azkena ere

 

Nahi nukeen soilik niretako zu atxiki

Mundua hoteleko logela bihurturik

 

Egun hartakoa aurkitu dut egun beltz bat paper laukidun

        batean Lokaletik kaleratu nindutenekoa ez nitzan

Irudi-harraldiak oztopa

Paper laukidun berdatzen hasi bat orri zuri baten gainean argi artifizi-

Alean

Gibeleko gelara baztertu ninduten deustarako ez den gelara non nagusi zen

        nahas-mahas debaldeko bat zeinak

Ematen baitzuen patiora eta hiriko gau aldeko harrabotsetara

Oztopa ez nintzan

Harraldiak

 

Jada errana duzu

 

Itxuraz bai Jada errana dut kontua zen azalpenak ematea azaltzea zer

        datorren

 

Paper laukidun horitu bat

 

 

Denbora margolari baten antzora mintzatzen da noizbehinka

Kolorea mudatzen du edo nahiago baduzue

Kolorez mudatzen da gizakia beilegitzen den gisan